WEBGUNEKO ZERBITZUETATIK LORTUTAKO DATUAK
METRO BILBAO, S.A. bereziki sentsibilizatuta dago webguneko zerbitzuen pertsona erabiltzaileen datu pertsonalak babesteari dagokionez.
Pribatutasun-politika honen bidez (aurrerantzean, Politika), METRO BILBAO, S.A.k www.metrobilbao.net, www.metrobilbao.com, www.metrobilbao.org, www.metrobilbao.eus eta www.metromusika.eus webguneen pertsona erabiltzaileei web-orri horietan biltzen diren datu pertsonalak nola erabiltzen diren jakinarazten die, eskatutako informazioa eman nahi duten, askatasunez eta beren borondatez, erabaki dezaten.
METRO BILBAO, S.A.k Politika hau aldatzeko eskubidea du, lege berrikuntzetara, jurisprudentzia irizpideetara, sektoreko praktiketara edo erakundearen interesetara egokitzeko. Politikan edozein aldaketa eginez gero, behar den denboraz jakinaraziko da, haren edukiaren berri izan dezazun.
A. ARDURADUNA
Datu pertsonalak Tratatzeko ardura duen entitatea honako hau da:
METRO BILBAO S.A.
Nafarroa kalea, 2 – 48001 Bilbo, Euskadi.
IFZ: A-48541957
https://www.metrobilbao.eus
Telefonoa: (+34) 900 840 655
Posta-e: dpo@metrobilbao.eus
B. TRATAMENDUAREN XEDEA
METRO BILBAO, S.A.ren jabetzakoak diren eta pertsona erabiltzaileen eskura dauden mekanismo ezberdinen bidez datu pertsonalak biltzeko eta tratatzeko helburuak, kasu zehatzaren arabera, honako hauek dira:
Azaldutako xedeen arabera, datu hauek erabiltzen dira: identifikazio-datuak, kredentzialak, komunikazio elektronikoen metadatuak, datu ekonomikoak, geolokalizazio-datuak, datu finantzarioak edo bankukoak, eta informazio komertzialaren datuak batez ere
C. KONTSERBATZEKO EPEA
Emandako datu pertsonalak dagokien epean gordeko dira, bildu ziren helburua betetzeko eta sor litezkeen erantzukizunak zehazteko; horrez gain, behar bezala blokeatuta gordeko dira, aplikatu beharreko legezko betebeharren arabera.
Adostasunean oinarritutako datuak mantenduko dira interesdunak baimen hori ezeztatzen ez duen bitartean, eta une horretatik aurrera ezabatuko dira, baldin eta legezko betebehar batek aukera hori mugatzen ez badu eta tratamendua proportzionala bada.
D. LEGITIMAZIOA
METRO BILBAO, S.A.k zilegitasuna du datu pertsonalak tratatzeko, interesdunak helburu zehatz baterako edo batzuetarako emandako onespenean oinarrituta, Datu Pertsonalak Babesteko Araudi Orokorreko 6.1. a) artikuluan jasotzen den bezala.
Hala ere, eta baimen hori aplikagarria ez den kasuetan, gogoratu behar da tratamenduaren zilegitasuna edo legitimazioa aipatutako Arautegi Orokorreko 6. artikuluan aurreikusitako beste lege-baldintza batzuetara egokitu ahal izango dela, adibidez, tratamendua beharrezkoa denean interesduna parte den kontratu bat betetzeko edo tratamendu hori beharrezkoa denean METRO BILBAO, S.A.k bidezko interesak betetzeko.
E. DATUEN ZEHAZTASUNA
Erabiltzaileak emandako datuak egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak direla bermatzen du, eta betebehar hori ez betetzearen ondorioz sor litezkeen kalte zuzen edo zeharkakoen erantzule izango da.
Gure fitxategietako (informatikoak eta/edo paperezkoak) datuak errealitatearekin bat etor daitezen, eguneratuta mantentzen saiatuko gara. Beraz, ondorio horietarako, erabiltzaileak aldaketak egin beharko ditu, zuzenean, horretarako gaitua dagoenean edo, METRO BILBAO, S.A.ren dagokion arlo edo sailari modu frogagarrian jakinarazita.
F. HARTZAILEAK
Tratamenduaren ardura duen erakundearen web-orriaren bidez bildutako datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei lagako edo jakinaraziko, salbu eta adierazitako helburua/k garatzeko, kontrolatzeko eta betetzeko beharrezkoak diren kasuetan, Legearen arabera aurreikusitako kasuetan, bai eta erabiltzaileari espresuki jakinarazten zaizkion kasu berezietan ere.
Gainera, helburuen atalean merkataritza-ekintzak berariazko modura kudeatzeko aukera ere jasotzen denez, jakinarazten dizugu gure berripaperean harpidetza egin baduzu eta datuen nazioarteko transferentziari buruzko laukitxoa markatu baduzu, baimena ematen duzula Estatu Batuetan eta Australian kokatutako gure zerbitzu-hornitzaileei datuen nazioarteko transferentziak egiteko, jakinda Europako Batzordeak babes-maila egokikotzat jotzen ez dituzten herrialdeak direla. Beraz, jakinaren gainean zaude, halaber, transferentzia hori egitearen arriskuaz, oinarrizko zure eskubideei eragin baitiezaieke, herrialde horietan europarraren pareko babes-araudirik ez dagoenez gero, eta legediak aukera ematen duenez gero inteligentzia agentziek datu pertsonalak masiboki eta kontrol judizialik gabe eskuratzeko.
G. PERTSONA ERABILTZAILEEN ESKUBIDEAK
Datu pertsonalen interesdunak, betiere, bere eskubideak erabili ahal izango ditu, Datuak Babesteko Arautegi Orokorrarekin bat. Hona hemen eskubideak:
Interesdunak eskubide horiek erabili ahal izango ditu eskabidean horietako zein eskubide betetzeko eskatzen duen zehaztuz, bere NANaren fotokopiarekin batera helbide honetara bidalita: Nafarroa kalea 2 – 48001 Bilbo, Euskadi, edo dpo@metrobilbao.eus posta elektronikoaren bidez.
Datu pertsonalak babesteko eskubidea urratutzat jotzen bada, erreklamazioa aurkeztu ahal izango zaio Datuak Babesteko Espainiako Agentziari (www.aepd.es).
H. SEGURTASUN NEURRIAK
METRO BILBAO, S.A. tratamenduaz arduratzen den erakundeak neurri tekniko eta antolakuntza-neurri egokiak aplikatuko ditu, biltegiratutako datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko. Horrela, datuak aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea eragotziko da; kontuan hartuta teknikaren egoera, aplikazio-kostuak eta tratamenduaren izaera, irismena, testuingurua eta helburuak, bai eta tratamendu bakoitzari lotutako probabilitate- eta larritasun-arriskuak ere. Pribatutasun-politika honi buruzko galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, dpo@metrobilbao.eus posta elektronikora mezu bat bidalita.