Metro Musika

Lege-oharra

Estatutu-aldaketa

2011ko martxoaren 30ean Metro Bilbao SA-ren Batzar Nagusiak sozietatearen helburua definitzen duen Estatutuetako 2. artikulua aldatzea erabaki zuen, beste gai batzuen artean.

Ikusi Metro Bilbaoren Estatutu Sozialen aldaketa.

Web orriari buruzko lege-oharra 

Honako webgunea Metro Bilbao, S.A.k sortu du, informazio gisa, eta erabilera pertsonalerako. 
Webgune honetara sartzeak esan nahi du, ondorengo termino eta baldintzak ezagutu eta onartzen direla. 

1. Webgunearen ardura. 
www.metromusika.eus Metro Bilbao, S.A.-ren ardurapeko interneteko domeinua da, eta Bizkaiko Merkataritzako Erregistroan inskribatuta dago, BI 474 Alean, 78. Folioan, BI-4006-A zenbakidun orrian; IFK: A-48541957. 

Honako Lege-oharraren ondoreetarako Metro Bilbao, S.A.ren egoitza soziala: Nafarroa kalea 2 – 48001 Bilbo. 

2. Eguneratzea 
Arau juridiko baten ondorioz honako Baldintzetan jasotako klausularen bat indargabetua, legez kanpo edota ezin exekutatzeko moduan geratuko balitz, eraginkortasuna galduko dute, dagokien neurrian. Gainerako kasuetan, ordea, indarrean mantenduko dira. 

3. Edukiak eta zerbitzuak. 
Metro Bilbao, S.A.k ahalik eta ahalegin gehien egiten ditu webguneetan argitaratzen diren edukietan akatsak saihesteko. Metro Bilbao, S.A.-ren titulartasun nahiz ardurapean webgune bidez eskaintzen diren eduki guztiak eguneratuta daude, eta Metro Bilbao, S.A.k eduki horiek noiznahi aldatu ahalko ditu, egoki iritziz gero. Hirugarren pertsonen ekarpenen ondorioz webguneko edukietan akatsak agertuko balira, Metro Bilbao, S.A.k ez du eduki horien gaineko erantzukizunik hartzen. 

Metro Bilbao, S.A.k ez du bere gain inolako erantzukizun hartuko, webgunean jasotako informazioa erabiltzaileek elkarren artean partekatzeari dagokionez. Erabiltzaileek egiten dituzten adierazpenak, erabiltzaileen beraien erantzukizunpekoak dira, esklusiboki. Debekatuta dago hirugarrenen eskubidea hautsiz edukiak komunikatu eta transmititzea, eduki horiek mehatxuzkoak, lizunak, iraingarriak, pornografikoak, xenofoboak, pertsonen duintasunaren aurkakoak edota haurren eskubideen aurkakoak, indarreko legeriaren kontrakoak edota zigor arloko iraina ekar lezakeen jokabideren baten ondoriozkoak direnean. 

Era berean, erabiltzaileek debekatuta dute eduki faltsu edota zehaztugabeak webgunean jaso eta webgune bidez jakinaraztea, gainerako erabiltzaileen gain errorea sorrarazi dezaketelako; batez ere, jabetza intelektual eta industrialaren araberako babesa duten edukiak, hirugarren pertsonei buruzkoak, eskubideen titularren baimenik gabe jakinarazitakoak, Metro Bilbao, S.A.ren fama edota kreditua kaltetu edota gutxiesten dutenak, legez kanpoko publizitatea edota publizitate engainakorra edota desleiala ekar lezaketenak, edota birus nahiz bestelako elementu informatikoren baten bidez Metro Bilbao S.A.ren webgunea, sarea nahiz ekipo informatikoak kaltetu edota horien funtzionamendu egokia eragotzi lezaketenak, baita gainerako erabiltzaileena ere, edota gainerako erabiltzaileak ataria erabiltzea eragotzi lezaketenak. 

Erabiltzaileren batek aurreko paragrafoan zerrendaturiko jokabideren bat edota bestelakoren bat gauzatuz gero, Metro Bilbao, S.A.k webgunera sartzea galarazi ahalko dio. 

Metro Bilbao, S.A.k Interneteko bestelako baliabide eta orrialdeetarako estekak eskaini ditzake, zuzenean nahiz zeharka. Esteka horiek webgunean agertzeak helburu informatiboa du esklusiboki, eta ez da, inondik inora, destinoko webgunean eskaini litezkeen produktu edota zerbitzuak kontratatzeko gonbidapena. 

Metro Bilbao, S.A.k ziurtasunez jakingo balu aipatu esteka horien bidezko jarduera nahiz informazioa legez kanpokoa, delitua edota hirugarrenenen ondasun nahiz eskubideak urratzeko modukoa dela, hau da, kalte-ordaina eskatzeko modukoa, estela hori kendu edota baliorik gabe uzteko diligentziak gauzatuko lituzke, ahalik eta lasterren. 

4. Erantzukizunetik salbuestea. 
Metro Bilbao, S.A.k ez du bermatzen sistema informatikoetan, dokumentu elektronikoetan edota webgune honetako nahiz beste batzuetako erabiltzaileen fitxategietan birusik edota bestelako elementurik egongo ez denik; horregatik, ez du gai horien inguruan sortu litezkeen arazoengatiko erantzukizunik hartzen bere gain. 

Erabiltzaile zaren heinean webgunea modu desegokian erabiliz gero, Metro Bilbao, S.A.k ez du horren gaineko erantzukizunik hartzen. 

Metro Bilbao, S.A.k ez du erantzukizunik izango webgunearen bidez estekatzeko diren kanpoko webguneetako edukien gainean. Ez du erantzukizunik izango, era berean, lotura horien bidez eskuratu daitezkeen eduki, produktu edo zerbitzuak erabiltzeagatik edota konexio horren ondorioz kalte nahiz galeraren bat gertatuz gero. Metro Bilbao, S.A.k ezin du bermatu beste webgune horietarako estekak erabilgarri eta funtzionamenduan egongo direnik. 

Honako lege-oharra Metro Bilbao, S.A.ren webgune bidez jasotako informazioari eta emandako zerbitzuei baino ez zaie aplikatuko; halaber, ez zaie aplikatuko Metro Bilbao, S.A.ren webgune bidez atxikitako hirugarren webguneetan jasotako edukiei edota emandako zerbitzuei. 

5. Jabetza Intelektualeko eskubideak. 
Honako webguneko eduki guzti-guztiak, hau da, testuak, irudiak, soinua, fitxategiak, markak, logotipoak edota gainerako elementu edota aurkezpen guztiak indarreko legeriaren babespean daude, eta Metro Bilbao, S.A.-rena da horien jabetza intelektualaren titulartasuna, webgunea funtzionatu arazi, bertara sartu eta erabiltzeko beharrezkoak diren programa informatikoak barne. Debekatuta dago Atariko edukiak aldatzea, erreproduzitzea, deskargatzea, eskualdatzea, banatzea edota eraldatzea, dagozkion eskubideen titularraren baimenik gabe, eta legez baimenduta dagoen kasuetan salbu. 

Webgunera sartzeak ez du inondik inora esan nahi erabiltzaileek bertako edukien gaineko jabetza-eskubidea dutenik. 

Webgune honetako zenbait eduki erabiltzailearen ordenagailuan bertan deskargatu daitezke, erabilera pribaturako eta helburu komerzialik gabe betiere. 

Marka komertzial, erregistratutako marka edota zeinu bereizgarriei egindako aipamenak, hala Metro Bilbao, S.A.-ri dagozkionak, hala beste enpresa batzuei dagozkienak, Metro Bilbao, S.A. edota dagokion legezko jabearen baimenarekin egin beharko dira. Atarira sartu edota atari hau erabiltzeak ez dio inolako eskubiderik emango erabiltzaileari bertan jasota eta Legez babestuta dauden marka, logotipo eta/edo zeinu bereizgarriei dagokienez. 

6. Nabigazioa eta Segurtasuna. 
Metro Bilbao, S.A.k ez du bermatzen webgunerako sarbideak etenik izango ez duenik, edota bertan akatsik gertatuko ez denik. Metro Bilbao, S.A.k ez du hartuko webgunera sartu eta webgunea erabiltzean sortu litezkeen arazoen gaineko erantzukizunik, ez eta webgunea erabilgarri ez egoteagatik erabiltze edota bezeroei eragindako kalteengatik.

7. Datu pertsonalen tratamendua.

Datu pertsonalak babesteko araudiaren arabera, baimentzen duzu emandako datu pertsonalak Metro Bilbao SAk, IFK A-48541957 eta helbidea Nafarroa 2 48001 Bilbo-Bizkaia, webetik lortzen den informazioa kudeatzeko erabiltzeko. 

Tratamendu honen helburua gure Pribatutasun-politikan duzu ikusgai. Ez zaizkie hirugarren enpresei emango eta datuak hartzea zilegi egin zuen harremana edo zergatia indarrean dagoen bitartean soilik gordeko dira.

Edozelan ere, emandako baimena bertan behera utz zenezake, baita datuak ikusi, zuzendu edo ezabatzeko, erabilpena mugatzeko edo aurka egiteko eskubideak eta datuen eramangarritasunerako eskubidea baliatu ere. Eskari horiek guztiak helbide hauetan egin ditzakezu: Nafarroa 2 – 48001 Bilbo (Bizkaia) edo dblo-lopd3@metrobilbao.eus.

Era berean, erreklamazioak Datuak Babesteko Espainiako Agentziara ere bidera ditzakezu, edo datuen babesaren ordezkariarekin harremanetan jarri helbide honetan: dpo@metrobilbao.eus.

8. Legeria aplikagarria eta eskumendun Epaitegiak.
Honako webgunea arautzen duten termino eta baldintzak, eta hortik eratorri litezkeen harremanak, Espainiako legeriaren arabera ebatziko dira.