Datu Pertsonalak Babesteko araudia betez, jakinarazten da Metro Bilbao SA sozietateak tratatuko dituela emandako bideoa eta informazioa, antolatzailea eta tratamenduaren arduraduna den heinean.
Tratamendu horren xedea parte hartu nahi duzun lehiaketa kudeatzea da, eta tratamendua beharrezkoa da lehiaketa hori gauzatzeko, deialdiaren legezko oinarrietan adierazitakoaren arabera. Bidalketarekin batera adierazten duzu bidalitako materialean identifikatu daitezkeen pertsona guztien onarpena eta baimena jaso duzula. Metro Bilbao SA sozietateak ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko irudietan ager litezkeen hirugarrenen baimenik ezaren ondorioz.
Jakinarazten da, lehiaketa honen sustapen eta gardentasunaren ondoreetarako, bideoak argitaratzea gerta daitekeela. Era berean, bideoak gorde egingo dira lehiaketa amaitu arte eta erator litezkeen erantzukizunak iraungi arte.
Halaber, lehiaketa honen oinarrien arabera, Metro Bilbao SA sozietateak kasuan-kasuan bere instalazioetan egingo den musika emanaldiaren irudiak eta soinuak grabatu eta argitaratuko ahalko ditu. Irudi eta soinu horiek ekitaldia edo ondorengo edizioak iragartzeko erabili ahalko dira, bai eta ekitaldiaren hedapena eta oihartzuna hobetzeko ere.
Datuen tratamenduaren eta/edo jasotako bideoaren edo grabatutako irudi eta ahotsaren argitalpenaren esparruan, datuok atzitu, zuzendu edo ezabatzeko eskubideak, tratamendua mugatu edo aurkaratzeko eskubideak, eta datuen eramangarritasuna eskatzeko eskubidea baliatu ahalko dituzula jakinarazten zaizu. Eskubide horiek baliatzeko eskabideak helbide hauetara zuzendu beharko dira: Nafarroa kalea 2, 48001 Bilbo (Bizkaia) edo dblo-lopd2@metrobilbao.eus
Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa aurkezteko aukera izango duzu, kontrol agintaritza den heinean, edo datuak babesteko ordezkariarekin harremanetan jartzeko aukera ere, helbide honetan: dpo@metrobilbao.eus